PILOTA-Binakako Txapelketa

Berasaluze II.a eta Albisu, galdu arren finalerdietara

20-22 galdu dute, baina baita Titinek eta Merino II.ak ere (22-8) 

Imanol Magro Eizmendi.
2013ko martxoaren 23a
19:30
Entzun

Berasaluze II.ak eta Albisu binakako txapelketako finalerdietarako sailkatu dira. 22-20 galdu dute Xala-Barriolaren aurka Bilbon, baina eguneko beste partidako emaitzak lagundu egin die. Titinek eta Merinok ez dituzte etxeko lanak egin Iruñean, 22-8 galdu baitute Bengoetxea VI.a-Beroizen aurka. 

Irabaztera behartuta zeuden bi bikoteek oso itxura kaskarra eman dute. Titin eta Merino ezinean aritu dira, eta partidaren bukaeran aurrelariak hitz gogorrak izan ditu. «Enpresa aurka» duela esan du, pilotek beti euren aurkariei mesede egiteko hautatu dituztela eta jokatzen jarraitzeko gogoa kendu zaiola. 

Bilboko emaitza engainagarria da. Berasaluze II.a eta Albisuk euren kirioetan urtuta aritu direlako, atzelaria bereziki. Iruñeko emaitzaren berri izan dutenean —bi partidak aldi berean jokatu dira— 8-17 galtzen ari ziren. Hortik aurrera zuzendu dute bidea, baina ezin izan dute irabazi.

Finalerdietako ligaxka gaur zortzi hasiko da. Irujo-Zabaletak, Olaizola II.a-beroizen aurka jokatuko dute Gasteizen; jardunaldiko beste partida Bengoetxea VI.a-Beroiz eta Berasaluze II.a-Albisuren artekoa izango da. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.