Pilota

Berasaluze II.ak eta Albisuk bizirik jarraitzen dute

22-14 irabazi diete Olaizola II.ari eta Zabalari partidako azken zortzi tantoak jarraian egin ondoren.

Imanol Magro Eizmendi.
2013ko apirilaren 6a
19:47
Entzun

Berasaluze II.ak eta Albisuk binakako txapelketako ligaxkako lehen puntua lortu dute, Olaizola II.ari eta Zabalari 22-14 irabazita. Albisuk txapelketako partidarik onena jokatu du Iruñean, eta Berasaluzek bikain baliatu du guztira 18 tanto egiteko —bost saketik—. Hala ere, gogor eta orekatua izan da, Olaizolak eta Zabalak ondo eutsi dietelako, eta irabazleen hutsak eragin dituzte. Berasaluzek eta Albisuk luze jokatu dute, Olaizola saihestuz, eta Zabalak 14nako berdinketara arte eutsi dio tratuari. Irabazleek jarraian egin dituzte azken zortzi tantoak. 

Emaitza honekin Olaizola II.ak eta Zabalak ia ezinezko dute finalean sartzea, jokaturiko bi partidak alde handiz galdu dituztelako (22-8 eta 22-14). Jardunaldia bihar bukatuko da, Irujo-Zabaletak eta Bengoetxea VI.a-Beroizek Bilbon jokatuko duten partidarekin. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.