Berasaluze VIII.a astebete egongo da kantxetatik at
ESKU-HUSKA. Pablo Berasaluzek uzkurdura dauka eskuin ipurmasailean, eta gutxienez astebete egongo da kantxetatik kanpo. Berriztarrak joan den larunbateko partidan hartu zuen min, eta ezin izan zuen neurketa amaitu. Medikuarengana atzo joan zen, eta orain berrindartze lanari ekingo dio. Bere helburua Gasteizen partidaren bat jokatzea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu