Berasaluze VIII.a eta Albisu, Irujoren eta Barriolaren aurka gaur, Idiazabalen

Launa garaipenekin daude bi bikoteak; irabazleak, beraz, urrats handia egingo du finalerdietan sartzeko

Erredakzioa
Donostia
2012ko otsailaren 3a
00:00
Entzun
Binakako Txapelketako final-laurdenetako ligaxka iritsi da lan erdietara, eta gaur jokatuko da 7. jardunaldiko lehenengo partida, Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan. Berasaluze VIII.a eta Albisu ariko dira, batetik, eta Irujo eta Barriola, bestetik. Asteburuko neurketarik erakargarriena izango da, bi bikoteak berdinduta daudelako sailkapenaren bigarren postuan, launa garaipenekin. Aspekoek galdu egin dituzte jokaturiko azken bi partidak, baina dirua euren alde aterako da nabarmen. Asegarcekoak ezustea ematen saiatuko dira. Jakina dena zera da irabazleak urrats handia egingo duela finalerdietako ligaxkan sartzeko.

Bi aurrelariak, Berasaluze VIII.a eta Irujo, ez daude sasoirik onenean. Joan den astean, behintzat, ez zuten euren mailarik onena eman. Atzelariek sendotasun handiagoa erakutsi dute orain arteko partidetan. Barriolak beti ematen du berea, eta kontratua luzatu berritan, konfiantzaz dago. Albisu, berriz, inork uste baino hobeto ari da erantzuten. Garaipenaren giltza, beraz, baliteke aurreko koadroetan egotea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.