Haserre bukatu zuten Berasaluze VIII.ak eta Beginok Sanmateoetako torneoko lehen partida. 5-22 galdu zuten joan den igandean Olaizola II.a eta Beroizen aurka, eta finalean sartzeko ia aukerarik gabe geratu ziren. Errioxako zaleak Titin III.a eta Zubietaren alde zeuden arren, lehen partidako itxura hobetzeko asmoz kantxaratu zen atzo Asegarceko bikotea. Eta lortu zuen. Partida ona jokatuta, 17-22 menderatu zituzten Titin III.a eta Zubieta. Aurkariek bihar jokatuko dute bigarren partida, Olaizola II.a eta Beroizen aurka, eta tanto alde handia beharko dute finalean sartzeko.
9-9kora arte estua izan zen partida. Berasaluze VIII.ak egin, eta Beginok desegin. Horrela aritu ziren lehen zati horretan, baina Beginok gehiago asmatu zuen bigarren zatian. Berasaluze VIII.ak min hartu zuen izterrean, baina ondo biribildu zuen partida. Xala eta Laskurain Martinez de Irujoren eta Merinoren aurka ariko dira gaur, eta irabazleak finalean izango dira.
Berasaluze VIII.a eta Beginok lehen partidako itxura eskasa txukundu dute
Sanmateoetako finala jokatzeko aukerarik gabe dauden arren, 17-22 irabazi diete Titin III.a eta Zubietari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu