Saketik hamaika tanto egin zituela esatea nahikoa da atzo Berasaluzek lortutako garaipena laburbiltzeko. Saketik hamaika tanto egin zituen, eta 9-2korako bost zituen eginda. Zama astun samarra da hori edonorentzat, eta baita Mikel Olazabalentzat ere. Horrela hastea da bat, eta horrela jarraitzea bestea. Ezinean aritu zen atzo Olazabal une oro. Ez zen sakeetara jartzen, eta ez zen partidara jarri. Markagailuari begiratzea besterik ez horretaz ohartzeko.
Behartu gabe aritu zen Berasaluze, eta ondo egin zituen egin beharrekoak. Sakearekin asmatu egin zuen, piloteoan nagusitu egin zen, eta tantoak ongi amaitu zituen. «Ni baino gehiago izan da. Erridikulua egin dut, eta kito», zioen Olazabalek partidaren amaieran. Berasaluzek, orain, Arretxeren kontra jokatuko du. Iaz 22-21 irabazi zion.
Berasaluze VIII.ak astindua eman dio Olazabali
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu