Berasaluze VIII.ak eta Albisuk laugarren puntua eskuratu dute

22-17 nagusitu zaie Asegarceko bikotea Aritz Lasari eta Zubietari; lehen zatia oso gogorra izan da

Erredakzioa
Donostia
2012ko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun
Berasaluze VIII.ak eta Albisuk ez zuten hutsik egin atzo Beotibarren, Tolosan, eta 22-17 irabazi zieten Aritz Lasari eta Zubietari, binakakoaren bosgarren jardunaldiko azken partidan. Ezustekoa ematen ari dira Asegarcekoak txapelketan, eta oso indartsu daudela erakutsi zuten atzo. Partida gogorra izan zen, erritmo bizikoa, baina azken txanpan hobeto jokatu eta laugarren puntua eskuratu zuten.

Azken partidetan baino hobeto aritu ziren Aritz Lasa eta Zubieta. Baina, nekearen ondorioz, larri samar iritsi ziren bukaerara, eta garesti ordaindu zuten. 11na egon ziren, baina gero 20-14 galtzen jarri ziren, eta ezinezko gertatu zitzaien emaitzari buelta ematea. Albisuk berriz ere itxura ona eman zuen. Pilota batzuk galdu arren, bizkarra erakutsi zion Etxarriko atzelariari.

Bestalde, atzo jakinarazi zuten non jokatuko diren datorren jardunaldiko partidak: Hendaiara, Iruñera, Bilbora eta Tolosara joan beharko dute pilotariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.