Berasaluzek lau t'erdikoan bidea egin nahi duela erakutsi du (11-22)
Pablo Berasaluzek erakustaldia emanda irabazi zion atzo Abel Barriolari (11-22), lau t'erdiko txapelketako final-laurdenetako lehen jardunaldiko partidan. Gernikako pilotalekua bete zuten zaleek euren kutunak apustuzaleen pronostikoa —100-60koa— hankaz gora nola uzten zuen ikusi zuten. Berasaluzek ez zion aukerarik eman leitzarrari, eta ez sake-errematean bakarrik jokatuz, angeluen bila ere ibili zelako. Barriola alde batetik bestera korrika egitera behartu zuen. Hasiera estua (3-3) berehala hautsi zen (4-9), eta irabazleak ia perfektu jokatzen jarraitu zuen (6-20). Barriolaren susperraldia berandu iritsi zen, eta emaitza atontzea baino ez zuen lortu. 11-20ra arte hurreratu zen, baina falta egin zuen saketik. Berasaluzek ondo dagoela erakutsi zuen; Barriolak, berriz, jada ezin du huts gehiagorik egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu