Aurkari zailaren aurka, puntu garrantzitsua lortu du gaur goizean Realak Bartzelonan. Aurreko lau partiduak galdu zituzten txuri-urdinek, eta puntuak lortzeko premiarekin atera dira Espanyolen zelaiera.
Bide onetik hasi du partida Realak, jokoaren hirugarren minutuan sartu baitu aurreko gola Nahikari Garciak. Hortik aurrera parekatzen joan da jokoa, eta abantailarekin joan dira gipuzkoarrak atsedenaldira. Bigarren zatiaren hasieran, ordea, Espanyol aurretik jarri dute Pomares eta Riviren golek (50 eta 54.minutuetan, hurrenez hurren). Edonola, txuri-urdinek ez dute etsi, eta 76. minutuan sartu du Maialen Zelaiak berdinketaren gola. Partidaren azken txanpan beste golen bat sartzeko aukerak ere izan ditu Realak, baina azkenean, berdinketarekin amaitu da norgehiagoka.