2009ko Espainiako Kopako finalean bezala, BERRIAk eta Vilaweb Kataluniako webguneak ostiraleko Athletic-Bartzelona Kopako finala dela-eta zortzi orrialdeko gehigarri bat argitaratuko dute. Lau orrialde euskaraz izango dira eta beste laurak katalanez. Hogei mila ale aterako dituzte.
BERRIAk ostegunean banatuko du gehigarria: Bilbon, bost mila. Vilaweb-ek beste bost mila banatuko ditu Bartzelonan. Gainontzeko hamar mila aleak Madrilen zabalduko dituzte —han izango da partida—, ostiralean: bost mila ale Athleticen karpan eta beste bost mila ale Bartzelonarenean.
Horretaz gain, iPhone-rako aplikazio bat sortu dute bi hedabideek. Bideoak, zarata ateratzeko soinu bat, partidaren zuzeneko kontakizuna, gehigarria bera eta banderak daude.
2009an ere Athleticek eta Bartzelonak jokatu zuten finala. Bartzelonak irabazi zuen.