Asteburu honetan jokatuko dute IX. BERRIA Pilota Txapelketako lehen kanporaketako bigarren jardunaldia: bihar Hernanin Titin III.a taldea (Errioxa, Espainia) eta Amurrio ariko dira, 17:00etatik aurrera, eta igandean Iurretan Olaburu (Iurreta) eta Intxurre (Alegia), 11:00etan hasita.
Titin III.a taldean, Petite-Sanchez ariko dira kadeteetan, Calvo-Medel gazteetan eta Kortabarria-Cabrerizo seniorretan; Amurrion, Landaluze-Arregi, Goikoelea-Murga eta Guerrero-Iriarte; Olaburun, Calleja-Otadui, Bereinkua-Elordi eta Aurtenetxe-Bilbao, eta Intxurren, Larrea-Luzuriaga, Artola-Murua eta Urretabizkaia-Esnaola.
Lehen jardunaldian —aurreko asteburuan—, San Miguelek eta Zaramagak egin zuten aurrera.