Ion Velez Alavaseko jokalariak gaurko BERRIAko elkarrizketan esan duenez, zelaia gaizki zegoela jokatzeak bi taldeei egingo zien kalte, "ez beraiei soilik".
Gaur jokatu behar zuten derbia Alavesek eta Osasunak, 18:00etan, Mendizorrotzan. Jokatu izan balitz, sasoi honetan elkarren aurka aritutako hirugarren partida izango zen. Aurreko bietan, Alaves nagusitu zen; Osasuna, baina, bi puntu aurretik dago.