Pilota

Bertan behera geratu da biharko Labriteko jaialdia

Iruñean jokatzekoa zen Irujo-Merino II.aren eta Berasaluze VIII.a-Apraizen arteko partida asteartean jokatuko da, Tolosan, Iberoko aurrelaria gastroenteritisa jota dagoelako

2011ko martxoaren 4a
19:16
Entzun

Juan Martinez de Irujo gastroenteritisa jota dagoela-eta, bihar Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatzeko zen partida egunez aldatzea erabaki dute enpresek, eta asteartean jokatuko da, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Binakako txapelketako sailkapen faseko zortzigarren jardunaldiko partidan ikusiko dute elkar Irujo-Merino II.ak eta Berasaluze VIII.a-Apraizek. Aspeko bikoteak garaipena behar du sailkapena bideratzeko. Bizkaitarrek, berriz, irabazita ere oso etorkizun iluna dute.

Bitxikeria da aldez aurretik ere partida hori egunez aldatu zela. Hasiera batean Tolosan jokatzekoa zen, astelehenean, Inauteriekin batera. Baina, Abel Barriolak min hartu zuenean, larunbatera pasatzea erabaki zuten, telebistan ikusteko erakargarriagoa zelakoan. Azkenean, Tolosara itzuliko da partida, egun bat beranduago jokatuko den arren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.