Txapeldunen Ligako lehen faseak aurrera egin ahala talde indartsuenak euren bidea argitzen doaz. Real Madrilek oso ondo ekin dio lehiari eta lehen faseko aurreneko lau partidak irabaziz dagoeneko ziurtatu du final-laurdenetako txartela. Bayern Munich ere antzekoegoeran dago, eta birtualki sailkatuta dagoen arren, oraindik ez du matematikoki ziurtatu hurrego faserako pusoa.
Real Madrilek talde indartsua du, eta Txapeldunen Liga irabazteko hautagai sendoa da. Hura da orain arte jokaturiko partida guztiak irabazi dituen bakarra, eta beste puntu batekin multzoko lehen postua ziurtatuko du. Atzokoan 0-2 irabazi zion Olympiqueri Lyonen, baina gol gehiago sartzeko aukera izan zuen. D multzoko beste partidan,Ajaxek 4-0 irabazi zion Dinamo Zagrebi eta orain hiru puntuko aldea du Lyonekiko. Bi taldeek bi aste barru izango dute jokoan multzoko bigarren postua.
Txapeldunen Ligako Finala Munichen jokatuko da, eta askok ia ziurtzat jotzen dute Bayern bertan egongo dela. Atzokoan 3-2 irabazi zion Napoliri. Atsedenaldirako 3-0 zen aurretik, Mario Gomezek sarturiko hiru golei esker, eta bigarren zatian uste baino gehiago sufritu zuen. A multzoko beste partidan Manchester Cityk 0-2 irabazi zion Vila-reali, eta bi aste barru multzoko beste txartela izango du jokoan Napoliren aurka. Vila-Realek, azkenik, ezinezkoa du final-zortzirenetan sartzea.
Benficak atzo irabaztea behar zuen sailkapen matematikoa lortzeko, baina laprast egin zuen etxean Basilearen aurka (1-1). Sailkapena eskura du baina multzoko burua izateko bidea asko zaildu zaio. C multzoko beste partidan Manchester Unitedek lan asko egin behar izan zuen Otelul Galatiri 2-0 irabazteko. De Gea atezaina izan zen Unitedeko onena.
Interrek, azkenik, pauso garrantzitsua eman zuen final-zortzirenetako sailkapena eta B multzoko lehen postua ziurtatzeko. Milango taldeak 2-1 irabazi zion Lilleri. Bigarren gola Diego Militok sartu zuen, eta lesioa ahaztuta duela dirudi. Multzoko beste partidan CSKA Moskuk berdinketa baliotsua lortu zuen Trazbonsporren (0-0). Final-zortzirenetako bigarren txartela euren arteko kontua izango da.
Beste batek ere egin ditu lanak
Real Madrilek 0-2 irabazi dio Olympique Lyoni, eta dagoeneko ziurtatu du txartela final-zortzirenetarako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu