Reala 1-2 Vila-real

Beste hiru puntu galdu ditu etxean Realak

Irabazten joan da Imanolen taldea, baina bigarren zatian irauli egin du emaitza Vila-realek. Lehen itzulian, hamahiru puntu kendu dizkiote aurkariek etxean Realari. 

jarraia175820.gif
Aitor Manterola Garate.
2020ko urtarrilaren 5a
16:53
Entzun

Gauza bat behin gertatzen denean, ez omen da asko kezkatu behar. Gehiagotan gertatzen denean, bai ordea. Realak badu buruari asko eragiteko motiborik. Izan ere, gaur Vila-realek Anoetatik eraman dituen hiru puntuekin, hamahiru dira lehen itzulian Realak etxean galdutako puntuak. Beste modu batera esanda: bederatzi partida jokatu ditu zaleen aurrean, eta lau irabazi ditu, bi berdindu eta hiru galdu. Aurreko beste kasu askotan bezala, etxekoak aurretik joan eta gero galdu ditu gaur ere eskuan zeuzkan puntuak. 

Willian Josek egin du Realaren gol bakarra lehen zatiko 21. minutuan. Bi taldeetako edozein izan zitekeen lehen gola sarzen aurrenekoa, irekia zegoelako partida. Horixe da, hain zuzen, etxekoen gabezia handiena liga honetan zaleen aurrean: emaitza aldekoa duenean, ez daki partidak ixten eta lotzen. Aurkariarekin kolpe trukean murgiltzen da, eta hori egiten denean, batzuetan borroka hori irabazi egiten da, eta besteetan, galdu. Gaur galtzea tokatu da. 

Bigarren zatian irauli du emaitza Vila-realek. Jokoa ez, lehen zatian bezala kolpea kolpeari aritu direlako bi taldeak, trantsizio azkarrak erabiliz baloia berreskuratu orduko. Realak izango du damu handi bat: Merinok area barrutik botatako zartakoa langak urrundu du kanpotarrek partida berdinduta zutenean (Triguerosek penaltiz, 57. minutuan). Handik gutxira sartu dio bigarrena kanpoko taldeak, Cazorlaren bitartez, 72. minutuan. VAR-ak eman dio balioa, jokoz kanpo ez zegoela argituz. 

Azkenera bitartean, Reala saiatu da berdinketa lortzen, baina ez du ia aukerarik sortu, eta emaitza txarrarekin bukatu du ligaren lehen erdia. Noiz eta sailkapenean aurrerapausoa emateko aukera zuenean, eta ez da lehen aldia halakoak egiten dituena Realak. Irabazi izan balu, Bartzelona eta Real Madril liderretatik sei puntura jarriko zen, eta Txapeldunen Ligara sailkatzeko laugarren postutik ale bakarrera. 

 

FITXA

Reala 1: Remiro; Zaldua, Zubeldia ( Le Normand, 61. min.), Llorente, Monreal; Gebaara (Januzaj, 75. min.), Merino, Odegaard; Portu, Willian Jose (Isak, 70. min.) eta Oiarzabal.

Vila-real 2: Asenjo; Mario Gaspar, Albiol, Pau Torres,
Quintilla (Alberto Moreno, 60. min.); Anguissa, Manu Trigueros,
Iborra, Moi Gomez (Cazorla, 60. min.); Chukwueze (Peña, 81.min.) eta
Gerard Moreno.

Epailea: Sánchez Martínez. Txartel horiak: Realeko Zubeldia, Zaldua,
Gebara eta Porturi; Vila-realeko Pau, Alberto Moreno eta Albioli.

Golak. 1-0: Willian Josek (21. min.). 1-1: Triguerosek, penaltiz (57. min.). 1-2: Cazorlak, (72. min,).

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.