«Beste zortzi urte jarraitu nahi nuke, gutxienez»

«Lanbide honetan hasten garenok entrenatzaile nagusi izateko hasten gara», aitortu du Pueyok, baina bere lana estimatzen dutela sentitzen du, eta gustura dago.

Pere Romero eta Rafa Pueyo, partida bat prestatzen. M.R. / ARP.
Andoni Urbistondo.
Bilbo
2012ko martxoaren 18a
00:00
Entzun
Pueyo orain dela zortzi urte bilakatu zen Bilbo Basketeko bigarren entrenatzaile, Txus Bidorreta laguna nagusi zuela. Ondo omen dago anonimatuan, eta arazorik gabe onartzen du komunikabideen oihartzuna beste batzuek erakartzea. «Nire lana talde barruan baloratzen bada, konforme, eta Katsikarisek eta klubak hala egiten dute». Anekdota bat kontatzen du, ezagunak diren edo ez argitzeko: «Badalonan jokatu genuen orain dela bi aste, eta zale batek autografoa eskatu zidan. Seko harrituta geratu nintzen, ez baita normala».

Nola iristen da pertsona bat bigarren entrenatzaile izatera? Azalpen zintzoa, hauxe: «Lan honetan hasten zarenean, entrenatzaile nagusia izateko hasten zara, ez entrenatzaile laguntzaile izateko. Gauzak diren bezala, kontrakoa esaten duenak ez duelako egia esaten. Zure bizitzako une batean laguntzaileok taldeko arrakastaren osagai garrantzitsu garela ere jabetzen zara, eta horrek lanean jarraitzeko motibazio handiagoa ematen dizu». Azken erabakia Katsikarisek hartzen duela dio, eta greziarraren lana goraipatu du: «Partida asko ikusten ditu, eta begi ona dauka aurkariaren ahuluneak bilatzeko».

Bere neurrian baloratu behar den xehetasun garrantzitsu batekin:«Etxean nago, eta dena doa ongi. Zertarako aldatu?». Eta aldatzeko aukera etorriko balitz, zer? «Pentsatuko nuke». Lehentasunak ere garbi ditu: «Bilbon beste zortzi urte betetzeko kontratua sinatuko nuke oraintxe».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.