FUTBOLA

Besteei begira egon behar

Bana berdindu du Osasunak Espanyolen aurka, eta Valladolidek, Almeriak, Getafek eta Granadak egiten dutena adi jarraitu beharko dute azken jardunaldian.

Damia, Gabriel Torjeren jaurtiketa bat desbideratu nahian. TONI GARRIGA / EFE
2014ko maiatzaren 12a
07:27
Entzun

Bigarren mailaren amildegia gero eta gertuago dute gorritxoek, puntu bakarra eskuratu baitute Bartzelonan, Espanyolen kontrako partidan. Okerrago izan zitekeen, galtzen hasi baita Iruñeko taldea. Colottok egin du etxekoentzako gola 21. minutuan, korner batean.

Emaitza horrekin, bigarren mailara matematikoki jaistekotan zen Osasuna. Lehen zatiaren hondarrean, ordea, berdinketaren gola egin zuen Acuñak, Patxi Puñalek jaurtitako falta bat sareratuz. Bigarren zatian, bi taldeek puntua eustea lehenetsi dute, eta aukera garbirik sortu gabe igaro dituzte bigarren 45 minutuak.

Gauzak horrela, Osasunak Betisi irabazi behar dio datorren astean ezinbestean, eta hori ere baliteke nahikoa ez izatea lehen mailari eusteko. Aukera argiena da Valladolidek Granadari irabaztea azken jardunaldian. Etxean hartuko du Osasunak Betis, azken sailkatua, igandean 18:00etan.

Sailkapena:

15. Almeria  39

16. Getafe  39

17. Granada  38

18. Osasuna  36

19. Valladolid  36

20. Betis  25

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.