Txirrindularitza

Bettinik irabazi du Vueltan

Freire liderrari aurrea hartu dio esprintean. Zubeldiak erorikoa izan du eta 11 minutu galdu ditu. Bihar Covadongako lakuetan bukatuko da etapa.

2007ko irailaren 3a
18:08
Entzun
Paolo Bettini munduko txapeldunak irabazi du Espainiako Vueltako etapa gaur, itzuliko hirugarrena. Viveiro eta Luarca artean korritu dute (153 kilometro, hiru mendate txiki), eta esprintean nagusitu da hura; Oscar Freire Vueltako liderrari aurrea hartu dio. Gaurkoarekin, hiru etapa irabazi du Bettinik Vueltan (aurreko bi urteetan beste biak).

Haimar Zubeldiak erorikoa izan du helmugarako 22 kilometro falta zirela, eta kolpea hartu du ezkerreko lepauztaian; 11 minutu galdu ditu helmugan.

Bihar korrituko da itzuliko etaparik interesgarrienetakoa, laugarrena: Langreo-Covadongako lakuak (185,1 kilometro). Maila bereziko mendatean bukatuko da etapa. Aurretik, bigarren mailako eta hirugarren mailako bana izango dituzte txirrindulariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.