Bi astez egongo da jokatu ezinik Xabi Prieto, ezker hankeko lesioa dela eta

Realak Espainiako Federazioan salatu ditu jokalariari egiten dizkioten «markatze gogorrak»

Erredakzioa
2008ko irailaren 25a
00:00
Entzun
Xabi Prietok Murtziaren aurka hartu zuen min, talde hartako Capdevilak egindako sarrera baten eraginez. Herculesen aurka jokatu egin zuen, baina zelaia utzi behar izan zuen, eta sendagileek egindako azterketen arabera, lesioa uste baino larriagoa da, giharrak, mehaka nerbioa, berna-hezurra eta peronea minduta baititu. Ondorioz, bi astez ezingo du jokatu.

Gai beraren harira, Realak Espainiako Federazioan salatu du Prietori egiten dizkioten «markatze gogorrak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.