Bi bandera eman behar

Castrok San Miguel ligako seigarren garaipena lortu zuen Plentzian, hasi eta buka nagusi izanda

Aitor Manterola Garate.
2009ko uztailaren 28a
00:00
Entzun
San Miguel liga irailaren 19an bukatuko da, baina ordurako irabazita izango du Castrok. Izan ere, herenegun, Plentzian seigarren bandera irabazi zuen. Zortzi estropada jokatu dira, eta bitan izan ezik, beste guztietan irabazi du. Bilakaera horrekin segitzeko moduan dagoenez, liga amaitu baino lehen lortuko du erregulartasuna saritzen duen lehiaketa.

Igandean berriz erakutsi zuen larunbateko gauza bera: besteak baino hobea dela. Hasi eta buka nagusi izan zen Plentzian, eta txandakide izan zituen San Pedrok, Oriok eta Hondarribiak ez zuten batere aukerarik izan. Nagusitasun hori aintzat hartuta, bi bandera banatu beharko lirateke hemendik aurrera: bata Castrorentzat, eta bestea gainerakoen artean onena izan denarentzat.

Hain nagusi denez, ematen du besteen lana ez dela ona. Baina besteak ere ederki eta dotore dabiltza. Estropada ona egin zuten igandean, adibidez, San Pedrok, Oriok, Hondarribiak, Zarautzek eta Urdaibaik. Zortzi segundoko aldean sartu ziren bost ontziak. Behin baino gehiagotan gertatu da hori ligan, eta ontzi gehiago ere sartu izan dira segundo gutxitan zenbait estropadatan.

Lan ona egin zuten horien artean, Orio eta Zarautz nabarmendu ziren. Oriotarrek bezperako postu bera egin zuten, hirugarren, eta txanda nagusian finkatzen hasi dira. Zarauztarrek bestelako itxura eman zuten, larunbatean ez bezala. Lan bikaina egiteko gai izan ziren, eta bosgarren bukatu zuten.

Bezperan baino okerrago ibili ziren Pedreña eta Kaiku. Lehen txandako garaileak, Zumaiak, gainditu egin zituen Kortarenak, eta lau segundo pasatxo falta izan zitzaizkion Pedreñaren aurretik amaitzeko.



Sailkapenak

PLENTZIAKO IKURRINA

1. Castro 19.25,38

2. San Pedro 19.35,21

3. Orio 19.37,14

4. Hondarribia 19.41,59

5. Zarautz 19.42,68

6. Urdaibai 19.43,11

7. Pedreña 19.55,23

8. Zumaia 20.00,10

9. Tiran 20.04,04

10. Kaiku 20.09,80

11. Meira 20.19,02

12. Arkote 20.41,32

SAN MIGUEL LIGA

1. Castro 93 puntu

2. San Pedro 81 pt.

3. Hondarribia 73 pt.

4. Orio 66 pt.

5. Urdaibai 63 pt.

6. Pedreña 62 pt.

7. Zarautz 51 pt.

8. Kaiku 43 pt.

9. Zumaia 36 pt.

10. Tiran 29 pt.

11. Meira 19 pt.

12. Arkote8 pt.

KAE 1 LIGA

1. Astillero 103 puntu

2. Pasai Donibane 98 pt.

3. Isuntza 78 pt.

4. Santurtzi 75 pt.

5. Orio B 73 pt.

6. Camargo 72 pt.

7. Kaiarriba 56 pt.

8. Zierbe na 49 pt.

9. Hondarribia 40 pt.

10.Busturialdea 24 pt.

11.Portugalete 18 pt.

12. Ondarroa16 pt.

KAE 2 LIGA

1. Trintxerpe 94 puntu

2. Deustua 90 pt.

3. Getxo 82 pt.

EUSKOTREN LIGA

1. Galizia 15 puntu

2. Gipuzkoa 12 pt.

3. Bizkaia 9 pt.

4. Katalunia 4 pt
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.