Euskotren liga

Bi egun, bi garaipen

San Juanentzat asteburu biribila izan da. Bi puntura du Zumaia talde pasaitarrak, Getxoko bandera indarrez astindu eta gero.

San Juan garaipena ospatzen. MONIKA DEL VALLE
Jone Amonarriz
2015eko uztailaren 27a
11:03
Entzun

Bazekiten ez zela erraza izango, baina Nojan gogor borrokatu ondoren lortutako garaipenak iganderako indarrak eman zizkien. Indar horiez eta itsasoaren egoera ezin hobeaz baliatu ziren euren onena emateko. Eta atzo ere, onenak izan ziren.

Hibaika bigarren postua lortzeko bi segundora geratu zen Getxoko uretan. Oriok laugarren postuan jarraitzen du. Euskotren Ligaren buruan da San Juan.

Sailkapen orokorra (Euskotren Liga)

1. San Juan: 22

2. Zumaia: 20

3. Hibaika: 10

4. Orio: 8

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.