Bi ehunenen aldeagatik, kanpoan geratu da Peralta

Lehen hemezortziak igarotzen ziren final hamaseirenetara, eta 19. postuan amaitu du abiadura proba Zarrakaztelukoak.

2016ko abuztuaren 12a
22:55
Entzun

Ez dirudi 0,02 segundo denbora asko denik, baina Olinpiar Jokoetan lehiatzen jarraitzearen edo etxera joatearen arteko aldea izan daiteke. Hala gertatu zaio Juan Peralta pistard nafarrari. Seigarren irten da, eta 10.055 segundo behar izan ditu 200 metro egiteko.

Maximilian Levy alemaniarra izan da hemezortzigarrena eta sailkatzeko azken postua lortu duena. Hark 10.035 segundo behar izan ditu. Jason Kenny britainiarra izan da azkarrena, eta olinpiar marka hautsi du 9.551 segundoko denbora eginda.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.