Lasterketako azkarrena dela erakutsi du bigarrenez Elia Vivianik. Beretzat propio egindakoa zen gaurko etapa, baina ahala ere, larri ibili da azken metroetan. Azken unean ekin dio esprintari, biana taldearen laguntzari esker besoak altxa ahal izan ditu mugan.
Bennet izan du lehiakide azken metroetan eta haren mugimendu txar bat ezbeharra eragiteko puntuan egon da, baina Vivianik saihestu du eta baita garaipena eskuratu ere, bost ordu, bi munutu eta bederatzi segundoko denbora eginda. Gertatutakoaz galdetuta Vivianik ez du kritikarik egin nahi izan: "Mugimendu txar bat egin du, baina ez da ezer gertatu. Ez dut polemikarik nahi".