Bi metro pasatxoko olatu garbiak, eta haizerik apenas

2011ko irailaren 11
00:00
Entzun
Gaur ere olatuen artean egin beharko dute arraunean arraunlariek eta patroiek. Bi metro pasatxoko olatuak daude iragarrita, eta olatu batetik bestera hamahiru segundoko tartea egongo da. Haizerik apenas espero den, eta arraunerako jator egongo da gaur. Emakumezkoen estropadan ere antzeko baldintzak egongo dira, 2,3 metroko olatuak aurreikusten baitira. Atzo goizean olatuak txikiagoak ziren, eta batetik besterako tartea ere txikiagoa zen. Olatuak hartzeko oso egoki zegoela esan zuen gaur ariko den arraunlari eta entrenatzaile batek, entrenamendua bukatu berritan. Gaurko iragarpenarekin, hirugarren kalea eskatu zuen; bestela, laugarrena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.