Txirrindularitza

Bi minutuko zigorra Porterentzat

Nicola Boemek (Bardiani) irabazi du Giroko bederatzigarren etapa, bost txirrindulariko ihesaldia helmugaraino eramanda. Gurpila zulatuta, 47 segundo galdu ditu Richie Portek (Sky), eta bi minutuko zigorra jaso du gero.

jarraia111103.jpg
unai zubeldia
2015eko maiatzaren 19a
20:25
Entzun

Esprinta behar zuen Giroko bederatzigarren etapak, baina bost txirrindulari italiarrek balentria handia egin dute azkenean. Etapa hastearekin batera joan dira ihesean Oscar Gatto (Androni), Nicola Boem (Bardiani), Alessandro Malaguti (Nippo-Vini Fantini), Matteo Busato (Southeast) eta Alan Marangoni (Cannondale), eta Lotto, Trek, Orica, IAM, Lampre... Tropelean talde asko lanean aritu diren arren, helmugaraino iritsi da ihesaldia. Helmugara iristek ohamahiru kilometro falta zirela gurpila zulatuta, atzean geratu da Gatto, eta Boem izan da azkarrena lau txirrindulariko esprintean.

Bost kilometro falta zirela gurpila zulatu zaio Richie Porteri (Sky), eta faboritoekiko 47 segundo galdu ditu azkenean. Simon Clarkek (Orica) utzi dio gurpila herrikideari, eta bi australiarrek bi minutuko zigorra jaso dute gero, debekatuta dagoelako taldekidea ez den bati laguntza mekanikoa ematea. Porteren denbora galerarekin, podiumeko hirugarren postura igo da Mikel Landa (Astana), Alberto Contador (Tinkoff) eta Fabio Aru (Astana) aurretik dituela. Forli eta Imola artean 11. etapa jokatuko da bihar, 153 kilometrokoa. Gorabeheratsua da amaiera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.