Bi partidako zigorra jarri diote Mendilibarri
FUTBOLA. Bi partidako zigorra jarri dio Espainiako Federazioko Lehiaketa Batzordeak Jose Luis Mendilibar Osasunako entrenatzaileari. Real Madrilen aurkako partidan ikusi zuen txartel gorria bizkaitarrak. Epaileak aktan idatzitakoaren arabera, «gune teknikotik atera eta besoak altxatuz, haserre bizian, hark hartutako erabaki bati protesta egiteagatik» zigortu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu