Bi saio bikoitz egin dituzte Italiako egonaldian
OSASUNA. Italiako egonaldian ez dago atsedenik. Jose Luis Mendilibarrek hala pentsatzen du, eta Veneziako bisitaren ondoren, bi saio bikoitz egin dituzte Veronan. Gaurko saio bikoitza prestatua zuen, baina saio bakarra egingo dute, biharko partidan jokalariek gain kargarik izan ez dezaten. Bihar Vareseren aurka ariko dira, Varese hirian. Hori izango da Bigarren Mailako arerioa izango duten partida bakarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu