'Bi urtean apusturik egin ezetz', elkarri 200.000 euroko apustua egin ziotenekoa

2011ko azaroaren 23a
00:00
Entzun
Errealitate eta kondairaren arteko kontakizuna da, baina apustu munduko hainbat pertsonak egia borobila dela esaten dute. Pilotalekuetako apustulari handienetako bik 2009an elkarri eginiko apustua da: «200.000 euro ezetz bi urtez apustu egin gabe egon». Istorioaren bertsio ezberdinak daude. Batzuek diote apustua Real Madril eta Liverpoolen arteko Txapeldunen Ligako partida bat ikustera joan zirenean egin zutela, euren konfiantzazko artekariak gonbidatuta. Besteek, berriz, apustu hori jatetxe bateko ahozapi batean idatzita dagoela. Nonbait bi apustulariek bete zuten hitza, eta enpresek asko nabaritu zuten diru kutxan. Apustua bertan behera utz zezaten konbentzitzen saiatu ziren, baina ezin, biak tematu baitziren. Bi apustularietako bat dagoeneko itzuli da pilotalekuetara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.