Futbola

Bi urteko zigorra berretsi diote Carlos Gurpegiri

Espainiako Kirol Diziplina Batzordeak bi urteko zigorra berretsi dio Carlos Gurpegiri. Gaur jaso Athleticeko jokalari nafarrak batzordeak helarazitako gutun zertifikatua, eta zurrumurruek ziotena egi bihurtu dira. Albistea ez da batere ondo hartua izan Athleticeko zuzendaritzan eta, hemendik aurrera, Gurpegiren errugabetasun defendatzen jarraituko dutela iragarri dute.

2003ko azaroaren 3a
14:26
Entzun
Espainiako Kirol Diziplina Batzordeak ostiralean hartu zuen erabakia eta gaur bidaltzekoa zen posta bidez. Athelticek, hala ere, aurre hartu zion erabakiari, Madrilera joan da eta han hartu du Kirol Diziplina Batzordearen txostena. Diziplina Batzordeak berretsi egin du urte biko zigorra eta Athelticek ez du gustura hartu erabakia. Bilboko taldearen zuzendaritzak jokalariaren errugabetasunean sinisten duela nabarmendu du, eta Kirol Justiziako bide guztiak agortatu, Auzitegi Nazionalera joko du jokalariak. Datozen orduetan egingo du Athleticek txosten horren gaineko balorazioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.