Bidasoak 26na berdindu du Guadalajaran, azken unean sartutako gol bati esker

2019ko azaroaren 14a
00:00
Entzun
ESKUBALOIA. Jacobo Cuetara Bidasoako entrenatzaileak ohartarazi zuen Guadalajaran (Espainia) jokatu beharreko partida «borrokatua» izango zela. Eta asmatu zuen, Irungo taldeak berdindu egin baitzuen atzo, 26na. Sei golen aldea zuen hamasei minuturen faltan (16-22), baina etxekoak suspertu egin ziren eta buelta eman partidari: 26-25. Baina Valladoliden (Espainia) egin bezala, Sergio de la Saludek gol erabakigarria sartu zuen azken unean. Irundarrek igandean jokatuko dute hurrengo lehia, Txapeldunen Ligan, Finlandian, Cocksen aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.