Bidasoa ez da gai izan Bartzelonari aurre egiteko Asobal Kopako finalean, eta, iaz bezala, aurten ere galdu egin du aurkari beraren aurka. Horrenbestez, bigarren postuarekin itzuliko da etxera Valladolidetik (Espainia). Zortzi golen aldearekin galdu du Jacobo Cuetararen taldeak (30-22).
Aurreneko hamabost minutuetan, Euskal Herriko taldeak eutsi egin dio Kataluniakoari, baina, hortik aurrera, Bartzelona ahaltsua nagusitu da, eta bederatzigarren aldiz jarraian irabazi du Asobal kopa. Emaitza 8-5ekoa zenean, ospa egin du Bartzelonak, eta, konturatzerako, zazpi golen aldearen jabe egin da. Jokalariak atsedenaldira joan direnean, 16-10 jartzen zuen markagailuan.
Bigarren zatian ez da aldatu egoera, eta kataluniarrek aldea handitu dute. Ordurako erabakita zegoen finala, eta Bidasoak nahikoa egin du txapelketa honetako azken partida duintasunez bukatzen.
FITXA
Bartzelona 30: Möller (Perez de Vargas, ordezko atezaina), Víctor Tomas
(2), Ariño (4), Mem (7), Cindric (4,1p), Palmarsson, Fabregas
(2), Petrus, Aleix Gomez (5,2p), Andersson, Sorhaindo (2),
Alex Pascual (1), NGuessan (2), Entrerrios, Dolenec (1).
Bidasoa 22: Luan (Ledo, ordezko atezaina), Crowley, Odriozola
(3,1p), Serrano (3), Renaud-David (3), Tesoriere, Da Silva,
Rodrigo Salinas (3), Azkue (3), Esteban Salinas (2), De la Salud
(2), Cavero (1), Zabala (1), Orbovic (1).
Partzialak: 1-2, 4-4, 7-5, 9-6, 13-8, 16-10
(atsedenaldia); 17-12, 20-13, 23-15, 25-16, 28-18, 30-22 (azken emaitza).