Cocks 18 - 28 Bidasoa

Bidasoak irabazi egin du Cocksen pistan, eta Txapeldunen Ligako final-zortzirenen atariko kanporaketa jokatuko du

Irabazi egin dio Finlandiako Cocksi haren etxean (18-28), eta, Savehof-ek (Suedia) galdu egin duenez, Eurofarm Rabotniken aurka, ziurtatu egin du kanporaketa jokatzea, bi jardunaldi falta direla. 

Bidasoako jokalariak eta entrenatzaileak gaurko garaipena eta sailkatu izana ospatzen.
Aitor Manterola Garate.
2019ko azaroaren 17a
10:26
Entzun

Bidasoak aukera izango du Txapeldunen Ligako final-zortzirenetan jokatzeko, horren atariko kanporaketarako sailkatu delako. C multzoko zortzigarren jardunaldian, irabazi egin dio Finlandiko Cocksi, haren pistan, eta, Savehof bigarren sailkatuak galdu egin duenez Eurofarm Rabotniken etxean, ziurtatu egin du sailkatzea. 

Bi jardunaldi falta dira multzoen fase hau amaitzeko, eta, orain, gipuzkoarrek lehen postuari heldu nahiko diote. Bigarren Sporting Lisboa da orain, eta hiru puntu atzetik dauka. Irunen izango dira portugaldarrak datorren larunbatean (16:00), eta multzoko lehen postua izango dute jokoan. Hori lortzeko, euskal herritarrek nahikoa dute berdinketa. 

Gaurko partidaren lehen zatia gol gutxikoa izan da. Etxekoek bederatzi minutu behar izan dituzte aurreneko gola sartzeko, Xoan Ledo Bidasoako atezainak sekulako lana egin duelako, besteak beste. Atsedenaldira heltzeko bi minutu fata zirela, Bidasoak bost golen aldea zeukan, baina, finlandiarrek tartea murriztea lortu, eta lehen zatia 9-12koarekin amaitu da. 

Bigarren zatiaren bigarren erdian hautsi du partida Jacobo Cuetararen taldeak, 50. minutuan hamar golen aldearekin zelako. Horrela bukatu da partida, hamar golen tartearekin Euskal Herriko taldearen alde. 

FITXA

Cocks: 18 (9+9): Shitsko, Lukyanchuk (1), Syrjälä, Memic,
Tamminem (5, 2p), Nenita (3), E. Semenov (1) –hasierako zazpikoa–,
Markelav , Kreicbergs (1), Zuparijac, Rönnberg, Y. Semenov (4),
Puljizovic eta Gugleta (3).
Bidasoa: 28 (12+16): Ledo, Cavero (3), Orbovic (2),
Zabala (1), E. Salinas (1), De la Salud (3), Renaud-David (7) –hasierako zazpikoa–, Rangel, Crowley (1), Odriozola (7, 2p), Serrano (3),
Barthe, Azkue, Tesoriere, Da Silva eta Seri.
Markagailua: 0-2, 1-4, 3-6, 5-7, 6-9, 9-12
(atsedenaldia); 12-15, 13-17, 15-21, 16-25, 17-27 eta 18-28 (bukaera).
Epaileak: Manea eta Iliescu (Errumania). 

 

 

 

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.