Europako Liga

Bideoa: Eskoziako zaleak, Donostian

Partidaren atarian, Aberdeeneko 400 bat zale bildu dira Donostian, eta festa giroan dabiltza. Bideoa: zaleak, partidaren aurretik (Ander Gartzia, BerriaTB). [Berriatb]http://berria.eus/berriatb/2160/[/Berriatb]

Jon Eskudero - Ander Gartzia
2014ko abuztuaren 1a
08:14
Entzun

Eguraldia lagun, Aberdeeneko zaleek kolore gorriz jantzirik daukate Donostia. Euren taldeak Realaren aurka Europako Ligako atarikoa jokatuko duela eta, 400 bat lagun etorri dira Eskoziatik, eta zaratatsu agertu dira, eguerditik aurrera batez ere. Zale batzuk atzo etorri ziren, baina gehienak gaur bertan. Denak elkarturik, Bulebarreko terrazetan eseri, eta kantuan eta festan dabiltza etengabe. Garagardorik ere ez dute falta. Jarraitzaile izugarri bildu ez arren, euren berri ongi eman dute Aberdeeneko zaleek. 

Eskoziarrek sintonia ona erakutsi dute gainera hasiera-hasieratik zale txuri-urdinekin. Bi taldeetako jarraitzaileek argazki ugari egin dituzte elkarrekin, eta txisteak ere ez dira falta izan. Partidari begira, baikor agertu dira kanpotarrak, eta kanporaketa igarotzeko gai ikusten dute euren taldea. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.