Bielsa: "Athleticen partida ez da ona izan, eta ni naiz erantzulea"

Atletico Madrilek bere jokoa egin ahal izan duela uste du Athleticeko entrenatzaileak, "eta hori izan da gakoa". Herrera jokalariak esan du Europako Ligan egindakoa aztertzen dutenean "harro" egongo direla, eta gauza bera uste du Urrutia presidenteak.

2012ko maiatzaren 10a
08:12
Entzun

"Dezepzionatuta nago. Athleticen partida ez da ona izan, eta ni naiz erantzulea. Partida honetarako jarri genuen helburua lortzerik ez du izan taldeak, egin dezakegunaren eta egin dugunaren arteko aldearen erantzule sentitzen naiz, eta horrek nire dezepzioa handitu egiten du". Hala mintzatu da Marcelo Bielsa Athleticeko entrenatzailea Europako Ligako finalaren ondoren. 3-0 galdu dute Atletico Madrilen aurka.

Aurkariak, nahi zuen partida jokatzea erdietsi duela uste du Bielsak. "Hori izan da gakoa, eta merezita irabazi du".

Ander Herrera Athleticeko jokalariak esan du Europako Ligan egindakoa aztertzen dutenean "harro" egongo direla.

Herreraren antzera mintzatu da Josu Urrutia klubeko presidentea. "Harro egoteko moduko txapelketa egin dugu", esan du Bukaresteko partidaren ostean. "Atletico Madril zoriondu beharra dago tituluagatik, baina gure taldeari ere zorionak eman behar zaizkio. Oso joko ona eginda jarraitzaileek ilusioa berreskuratu dute berriro".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.