Marcelo Bielsak atzo utzi zion ofizialki Athleticeko entrenatzaile izateari. Eta horretara itxaron du bere Facebookean agurreko mezua plazaratzeko. Bertan Bielsak "eskerrak" eman ditu bi urtez jaso duenagatik. "Harro nago Athleticeko kide izanaz eta lehen taldea entrenatzeko aukera izanaz. Futbolak askotan du magiatik zerbait, eta horri esker izan dut bi sasoi ahaztezin bizitzeko aukera. Nire kasuan, gainera, giza eta lan esperientzia bikaina bizitzeko aukera izan dut".
Athleticeko entrenatzaile ohiak aitortu du Bilbon bizitako etapa "futbolaz harago" joan dela. "Athleticen bidez Bizkaia azaltzen dela ikasi dut. Jendea ezohiko moduan hunkitzen da futbolarekin. Uste dut ulertu ditudala Athletic eusten dituzten sentimendu, balore eta oinarriak".
Azkenik, Bielsak Bizkaiko umeak izan ditu gogoan. "Haien xalotasunarekin natural-natural helarazten dute Athleticen funtsa, eta horrek bermatu egiten du Athleticen eta Bizkaiaren arteko lotura handia, luzea eta hautsezina izango dela".