Bielsak gazteen aldeko apustua egingo du gaur Helsinkin, joaneko 6-0ekoa lagun

haritz gallastegi
Bilbo
2012ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
Javi Martinez Alemanian lehenengo, eta bere ordezkariekin batera Madrilen —Futbol Liga Profesionalaren egoitzan—; Athleticeko jarraitzaileak Bilbon notizien zain, eta lehen taldea Helsinkin. Bai, gaur Europako Ligako atarikoen kanporaketaren itzulikoa jokatuko baitu Bielsaren taldeak. Zorionez, joanekoan utzi zuen erabakita lehia talde zuri-gorriak. Eskerrak. Izan ere, ez da giro taldean eta inguruan. Jokalarien irteerak direla, batetik, eta taldeak ligako lehen bi neurketetan eman duen itxura txarrak —3-5 eta 4-0 galdu ditu— , bestetik, nahastu egin du giroa taldearen inguruan.

San Mamesen lortutako sei golen errentak lasaitasuna eman dio Bielsari. Athleticek ez du gainerako kanporaketetan pasatako sufrikariorik espero. Horregatik, jokalari beteranoei atsedena eman, eta gazteei euren maila erakusteko aukera eskainiko die teknikariak. Seguin, Arrizabalaga eta Etxebarria gazteak deialdian daude. Atzo hartu zuten Finlandiarako hegaldia. Azken horrek, gainera, hasieratik jokatzeko aukera izan dezake. Atean ere aldaketa egongo da, Raul ariko baita. Zelaiarekin ere kontuz ibili beharko dira, ez baita belar naturalekoa. Helburua da itxura txarrik eman barik aurrera egitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.