Jose Mari Amorrortu futbol entrenatzaileak gaur BERRIAko bere zutabean dio "posizio futbolaren eta proposamen erasokor anitzeko jokoaren defentsa sutsua" egiten duela Marcelo Bielsa Txileko hautatzaileak. Gaur ikusi da hori Txileren eta Hondurasen arteko partidan, Bielsaren mutilek baloiaren %65 inguruko jabetza izan dutelako adibidez. Ez da selekzio ona Honduras, baina Txilek bere ezaugarrien zantzuak erakutsi ditu, eta hori beti da garrantzitsua.
1-0 irabazi du haren taldeak -34. minutuan sartu du gola, Beausejourrek-, baina gehiago sartzeko okasioak eduki ditu. Bravo Txileko -eta Realeko- atezainak ez du arriskurik pasatu. Gustura egongo da Reala Bravo Munduko Kopan ari delako, hura saltzeko asmoa badu mundialak beti igotzen prezioa.
Txilek 1962ko ekainaren 10ean lortu zuen Munduko Kopan azkeneko garaipena: 2-1 Sobiet Batasunaren aurka. Harrezkero -1966an Ingalaterran, 1974an Alemanian, 1982an Espainiako Estatuan eta 1998an Frantziakoan- zazpi partida galduta eta sei berdinduta zegoen.
Honduras 0. Valladares; Mendoza, Chavez, Figueroa, Izaguirre, Palacios, Guevara (Thomas, 64m), Alvarez, Nuñez (Martinez, 78m), Espinoza, Pavon (Welcome, 60m).
Txile 1. Bravo; Isla, Medel, Ponce, Vidal (Contreras, 81m), Carmona, Millar (Jara, 52m), Fernandez, Sanchez, Valdivia (Mark Gonzalez, 87m), Beausejour.
0-1: Beausejour (34m).
H multzoa
Bielsaren estiloarekin
1-0 irabazi dio Txilek Hondurasi. Erraz dominatu du partida eta baloiaren jabetza handia izan du. 1962tik Munduko Kopan irabazteke zegoen Txile.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu