Helmugarako bi kilometro baino gutxiago falta zirela harrapatu ditu tropelak Laurent Lefevre (Bouygues) frantziarra eta Egoi Martinez (Discovery Channel) euskalduna. Eguneko ihesaldi nagusian izan dira hasieratik bi txirrindulari horiek, baina ezin izan dute aldea Saint-Quentineko helmugara arte mantendu.
Sailkapen nagusian ez da aldaketa nabarmenik Tom Boonenek mailot horiari eustea lortu du eta Egoi Martinez sailkapen nagusiko bostgarren lekuan da orain, tarteko helmugetan eskuratu dituen gainsariei esker.
Frantziako Tourra
Bigarren etapa garaipena erdietsi du Mc Ewenek, hau ere esprinean
Esprinean amaitu da 2006ko Frantziako Tourreko laugarren etapa. Robbie Mc Ewen Davitamon-Lotto taldeko txirrindulariak bigarrenez eskuratu du etapa garaipena, gaurkoa ere esprinean. Azkarrena izan da Mc Ewen: Huy eta Saint-Quentin artean dauden 207 kilometroak 4 ordu 59 minutu eta 50 segundotan egin ditu. Illes Balears taldeko Isaac Galvez helmugaratu da bigarren postuan eta hirugarrena, berriz, Rabonbankeko Oscar Freire izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu