TXIRRINDULARITZA

Bigarren etapa garaipena Warren Barguilentzat

21 urteko gazteak esprinta irabazi dio Rigoberto Urani Formigalgo gainean. Vincenzo Nibalik minutu erdia galdu du beste faboritoekiko.

Imanol Magro Eizmendi.
2013ko irailaren 9a
18:57
Entzun

Warren Barguil (Shimano) bretainiarrak aurtengo Espainiako Vueltako bigarren etapa garaipena lortu du Formigalgo gainean (16. etapa). Txirrindulariek 146 kilometro egin dituzte Graus eta Formigalko eski estazioaren artean, eta eguneko ihesaldian sartu ondoren, etapako irabazleak Rigoberto Uran (Sky) garaitu du buruz buruko esprintean.

Vincenzo Nibalik (Astana) jarraitzen du sailkapen nagusiko buruan, azken kilometroan gorriak ikusi dituen arren, eta minutu erdi galdu du garaipenerako beste faboritoekiko. Orain 28 segundoko aldea du Christopher Hornekiko (Radioshack) eta 1.16koa Alejandro Valverderekiko (Movistar).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.