Eskuz binakako txapelketako ligaxkan, lehia estua izan dute bigarren jardunaldian Bengoetxea VI.a-Zabala eta Altuna III.a-Merino II.a bikoteek. Markagailuan parekatuta egin dituzte tanto ugari bi bikoteek, besteak beste bina eta zazpina berdinduz. Alde handirik zabaldu gabe, hemeretzina ere berdindu dute, baina azken hiru tantoak bata bestearen atzetik egin dituzte Oinatz Bengoetxeak eta Ibai Zabalak.
Garaileek bigarren puntua lortu dute ligaxkan, eta jokatutako bi partidak iragazi dituzte. Berdinduta daude Ezkurdia-Zabaleta eta Julen Retegi-Rezusta bikoteekin. Altunak eta Merinok, ordea, bi partidak galdu dituzte, eta azkenaurrekoak dira sailkapenean, Artola eta Albisurekin berdinduta.