FUTBOLA

Bigarren zati kaskar batek kondenatu du Eibar Vigon (2-0)

Eibartarrak Celta baino gehiago izan dira lehen zatian, eta Inuik aukera garbia izan du gola sartzeko, baina ez du asmatu, eta atsedenalditik bueltan etxeko taldea nagusi izan da, eta bi gol sartu ditu. 

2018ko otsailaren 24a
16:12
Entzun

Europako postuetara are gehiago gerturatzeko aukera ona galdu du Eibarrek, gaur, Vigon (Galizia) galduta. Garesti ordaindu du lehen zatian, nagusi izan denean, golik ez sartzea. Izan ere, bigarren zatian goitik behera egin dute bisitariek, eta behetik gora etxekoek. Hala, 56. minutuan Iago Aspasek norgehiagokako lehen gola sartu du. Gol horrek min handia egin dio Eibarri, eta hortik amaierara ezinean aritu dira. Etxekoek bikain aprobetxatu dute bisitarien txakalaldia bigarren gola sartu eta neurketa erabakita uzteko. Maxi Gomezek sartu du gol hori, 79. minutuan. 

Gaur galduta, Celtak aurrea hartu dio Eibarri sailkapenean. Zazpigarren da orain Galiziako taldea, 35 punturekin, seigarren postutik hiru puntura. Puntu kopuru bera du Eibarrek, baina postu bat egin du atzera, eta zortzigarren da orain, atzetik datozenen emaitzen zain. Eibartarrek goiko postuetan sendotzeko partida oso garrantzitsua jokatuko dute datorren asteazkenean, Vila-real seigarren sailkatua hartuko baitute Ipuruan, 21:30ean. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.