Mark Cavendishek (Omega Pharma) esprintean irabazi du Italiako Giroko seigarren etapa. Britainiarrak ondo baliatu du taldekideen lana, Gert Steegmans bideratzailearena bereziki. Elia Viviani (Cannondale) izan da bigarren eta Matthew Goss (Orica-GreenEdge) hirugarren. Luca Paolinik jarraitzen du lider. Podiumean Cavendishek keinu oso polita izan du, Wouter Weylandt zenaren 108 zenbakidun elastikoa erakutsi duelako. Gaur bi urte bere dira Giroa korritzen ari zela izandako istripu batean hil zenetik.
Aurretik hainbat erorketa egon dira eta haien eraginez Bradley Wiggins (Sky) eta Vincenzo Nibali (Astana) moztuta gelditu dira helmugarako 30 kilometro falta zirenean. Tropelak biei itxaron die.