Futbola

Bihar argituko da Eibarrek Lehen Mailan jokatuko duen edo ez

Alde guztien esanak entzunda, Eva Maria Alfageme Almenalde Auzitegi Nazionaleko epaileak bihar emango du epaia.

jarraia113112.jpg
unai zubeldia
2015eko uztailaren 20a
08:03
Entzun

Bihar arte itxaron beharko dute Eibarreko agintari, jokalari eta zaleek Lehen Mailan jokatuko duten edo ez jakiteko. Eibarren, Elxen eta Espainiako Futbol Ligaren (LFP) defentsak entzunda, Eva Maria Alfageme Almenalde Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak bihar emango du epaia. Aldeak 12:20an hasi dira deklaratzen. Bigarren Mailara jaisteko arriskuarekin, 18 eta 30 milioi euroko bermea eskatu dio Eibarrek Elxi, Lehen Mailan jasoko ez lituzkeen irabaziak orekatzeko. Epaia dena delakoa dela ere, ez da izango behin betikoa, helegitea jartzeko aukera egongo delako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.