Aurreko denboraldian 15. lekuan bukatu eta gero, Realak aurkezpena egingo du bihar Anotan, bere zaleen aurrean, iaz baino lan hobeagoa egiteko itxaropenez. Horretarako, jokalari berriekin indartu dute taldea. Horien artean, sona handiena izan duen donostiarra, Mikel Arteta.
Defentsako zuloak betetzeko Jeremie Brechet eta Mikel Labaka jokalari berriekin batera, Luiz Alberto, Boris eta Jauregi egongo dira hamaikakoan leku bat bilatzeko lanean. Atea zaintzeko, Asier Riesgo etorri da Eibartik.
Espainiako Liga hasi baino lehen, Realak hainbat partidu ditu jokatzeko. Bata, asteazkenean Real Unionen aurka eta bestea, larunbatean, Ingalaterran, Evertonenkontra.
futbola
Bihar aurkeztuko dute Reala, Anoetan
23 jokalari aurkeztuko ditu bihar Realak Anoetan. Besteak beste, Mikel Arteta, Asier Riesgo, Gari Uranga, Mikel Labaka eta Jeremie Brechet izango dira aurpegi berriak. Asteazkenean eta larunbatean partida bana jokatuko ditu Realak. Etzikoa Real Union talde irundarraren aurka eta larunbatekoa Ingalaterran Everstonen kontra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu