UCI Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak gaur ziurtatu du kontranalisia egingo diotela Iban Mayori, honek nahi izan ez arren. Azkeneko Frantziako Tourrean positibo eman zuen Mayok -A laginean EPO zeukala atzeman zioten Chatenay-Malabryn (Frantzia) laborategian-, baina B laginaren kontranalisiak negatibo eman zuen.
B lagina aztertuko dute berriro, bihar, Chatenay-Malabryn. Lehen kontranalisia Ganten (Belgika) egin zioten, beste laborategian oporretan zeudelako.
Txirrindularitza
Bihar beste kontranalisi bat egingo diote Mayori
Chatenay-Malabryn B lagina aztertuko dute, Gantekoan negatibo eman eta gero. Tourrean positibo eman zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu