txirrindularitza

Bihar egingo diote Astarlozari omenaldia Pasai San Pedron, eta ostegunean Garateri harrera Irunen

Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak asteartean Frantziako Tourrean irabazi zuen etapa zaleekin ospatuko du, 19:30etik aurrera. Rabobankeko kideak larunbatean lortu zuen etapa. Biak gaur heldu dira Euskal Herrira.

2009ko uztailaren 27a
15:30
Entzun
Gaurko iragarri bazuten ere, Astarloza Taldeak azkenean bihar egingo dio ongietorria Mikel Astarloza Euskaltel-Euskadiko txirrindulariari Pasaian (Gipuzkoa), San Pedro barrutian, lehengo asteartean Frantziako Tourrean irabazitako etapa ospatzeko. 19:30ean hasiko da omenaldia.

Bourg Saint Mauricen bukatu zen etapa irabazi zuen, bukaeran erasoa jota. Atzo bukatu zen Tourra, eta Euskaltel-Euskadikoak 11. amaitu du eta bera izan da lehen euskal herritarra.

Juanma Garate Irungo (Gipuzkoa) bizilagun eta Rabobank taldeko txirrindulariak ere irabazi du etapa bat Frantziako itzulian -lehengo larunbatean, Mont Ventoux mendi garrantzitsuan-, eta Udalak ostegunean harrera egingo dio, 19:00etatik aurrera.

Astarloza eta Garate gaur iritsi dira etxera, Paristik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.