Bihar hasiko da Euskal Herriko Kopa
FUTBOLA. Euskal Herria Kirolak Euskal Herriko Kopa antolatu du bigarren urtez jarraian. Bihar hasiko da txapelketa, Ipar Euskal Herriko selekzioaren eta Oiartzunen arteko partidarekin, Donibane Garazin (17:00). Hamabi talde ariko dira denera aurten, iaz baino lau gehiago. Finala abuztuaren 26an jokatuko da. Iaz Athleticek irabazi zuen kopa, finalean Realari 4-1 irabazita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu