Bihar hasiko da Wimbledon torneoa
TENISA. Bihar hasiko da Wimbledon, tenis denboraldiko hirugarren grand-slam torneoa, Londresen. Ez gizonezkoetan ez emakumezkoetan ez dago faborito argirik. Euskal tenislari bat ariko da lehian: Iñigo Cervantes 22 urteko hondarribiarra. Tenislariak lehen aldiz jokatuko du azken fasea. Flavio Cipolla italiarra izango du aurkari lehen kanporaketan, bihar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu