Bihar izango da Donostiako Antigua auzoko XXII. herri lasterketa, 12:00etatik aurrera. Aurten ere hamar kilometrokoa izango da, baina ibilbidean aldaketa txiki bat edukiko du: Tolosa hiribideko zatia kendu egin dute.
Internet bidez eman daiteke izena. Bihar bertan ere izango da apuntatzerik.
Antolatzaileak BERRIA, Hitza eta Bagera Donostiako elkartea dira. Krosa euskararen eta euskarazko komunikabideen aldekoa da.