IX. BERRIA Pilota Txapelketako finala jokatuko dute bihar Aurrera Saiazek eta Zazpi Iturrik Hernanin (Gipuzkoa), 16:30etik aurrera.
Zazpi Iturri Amezketako taldea jotzen dute faborito, baina bi taldeetako entrenatzaileek uste dute Bidania-Goiazko Aurrera Saiaz taldeak ezustea eman dezakeela.
Finala aztergai izan dute bi entrenatzaileek. Xalton Zabala Zazpi Iturriko entrenatzaileak esan du aurtengoa inoiz izan duen talderik onena dela, eta gaineratu du ez zuela espero Aurrera Saiaz finaleko aurkari izatea.
Bestetik, Luis Galarraga Aurrera Saiazeko entrenatzaileak nabarmendu du Zazpi Iturrikoei "nerbioek eragitea" beharko dutela irabazi ahal izateko. "Orain arteko kanporaketetan itxura ona eman dute nire pilotariek, eta finalean hala izatea espero dut", esan du.